XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estadiatzea

Eritasunaren diagnostikora helduz gero, tratamendurik egokiena erabakitzeko eta pronostikoa ezagutzeko ezinbestekoa zaigu eritasunaren hedapena zenbaterainoko den jakitea.

Eritasun onkohematologikoen biopatologia bereziak, tumore solidoek ez bezala, egiten den pronostikoa erabakitzea zaildu egiten du.

I. estadioan dagoen gradu altuko linfoma batek IV. estadioan dagoen gradu baxuko linfoma batek baino pronostiko okerragoa dauka adibidez.

Bestalde, hasieran pronostiko onekoak diruditen eritasunek, eritasun hedatsua eta karga tumoral handiko zenbait leuzemia kroniko eta linfoma folikularrek adibidez, ez diote kimioterapiari erantzuten eta, alderantziz, I. I. estadioan dagoen gradu altuko linfometan tratamendu agresiboa balio handikoa gerta daiteke eta paziente-protzentaia handia senda daiteke.

Eritasun hematologikoetan estadiatzearen zeregin inportanteenak ondokoak lirateke: konplikazioen presentzia zehaztea (aldaketa metabolikoak, sindrome konpresiboak, etab.), erabaki terapeutikoan lagungarri izatea, diagnostikoan laguntzea eta azkenik eritasunaren hasierako egoera zehaztea, ondoren tratamenduarekiko erantzuna koantifikatzeko.

Hedapenaren diagnostikorako honako analitika eta azterketa osagarriak eska ditzakegu:

1.- Azterketa analitikoak.

- Odol periferikoaren azterketa: zelulak eta odolaren morfologia.

- Hezur-muinaren azterketa: hezur-muinaren aspiratua eta hezur-biopsia.

- Markatzaile inmunologikoak odol periferikoan eta hezur-muinean.

- Biokimika orokorra: giltzurrun-funtzioa eta gibel-funtzioa, kaltzemia, urizemia eta LDH eta fosfatasa alkalinoen neurketa.

- Biopsia tumoralen edo aztertutako likidoen (likido pleuralaren aszitikoaren edo LZRren) azterketa zitologiko eta histologikoa.

2.- Azterketa erradiologikoak: torax eta abdomeneko X izpiak, tomografiak, hezur-serie metastasikoa, linfografia, abdomeneko ekografia, gammagrafia, T.A.K. eta E.M.N.